eus | esp
Argi Optika
Begien osasunaren ebaluazioa:

Begietako alterazioek ikusmen-sisteman aldaketak eragin ditzakete eta horregatik garrantzitsua da garaian detektatzea ikusmen eta begien osasuna era larri eta itzulezinean mugatu dezaketen nahasketa larriagoak saihesteko. Horretarako erabilitako teknikak hauexek dira:

-Biomikroskopia: begiaren aurreko segmentuaren eta bere inguruko egituren ebaluazioa egiteko prozedura garrantzitsuenetakoa da: betazalak eta betileak, betazal eta bulbar-konjuntiba, kornea, begiko aurreko kamara, irisa, kristalinoa…

-Oftalmoskopia: begiaren atzeko poloaren, begi-hondoaren, miaketa klinikoaren teknika objektiboa da.

-Tonometria: begiaren tentsioa neurtzen duen metodo klinikoa da. Merkurio milimetrotan neurtzen da eta balio normalak 10 eta 21 mmHg bitartekoak dira ( 16+-2.5)

-Begi-niniaren ebaluazioa: irisaren, erretinaren, ikusmen-nerbioaren eta ikusmen-bideen funtzioaren eta integritatearen inguruko informazioa lortzeko balio du.

Argi Optika zerbitzuetara itzuli

Azterketa kliniko osoa
Argi Optika betaurrekoak